Datorren urriko 4, 5 eta 6an ospatuko den Thinking and Learning in the XXI Century batzarrean, hurrengo ICOT 2015 (International Conference on Thinking), 2015eko ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1, 2 eta 3an Bilbon ospatuko dela aditzera emango da. Dakizuen bezala, COAS Heziketa Taldea, Heziketa Gako Berrien Fundazioarekin batera, batzar honen antolatzailea da.
COASeko Sail Pedagogikoa Londreseko batzar honetara joango da, bertaratutakoak ICOT 2015era joan daitezen bultzatzeko. Batzarra American School of London-en ospatuko da eta Harvard Unibertsitateko Zero proiektuko ikertzaile nagusienak bilduko ditu (David Perkins, Howard Gadner, Shari Tishman, Ron Ritchhart, Lois hetland, Veronica Boix y Carrie James).
2010. urtetik COASeko ikastetxeak, Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko curriculumeko edukietan adimen analitiko, kritiko eta sormenezko abilezien barneratzean ardaztutako trebakuntza programa metodologiko eta profesional batean murgilduta daude. COAS TBL programaren zuzendaria, ICOTetako zuzendaritza Batzordearen kide den Robert Swartz doktorea da.
Recent Comments