COAS Hezkuntzarako Taldeko ikastegiek 90eko hamarkadaren hasieratik hona aplikatzen dute hizkuntzak ikastean oinarritua den irakaskuntza-proiektu handinahi bat. Aurrelariak izanik Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan eredu hau ezartzen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Berritasun Bitxiko Proiektu modura aitortu zuen gurea den hau 2000. urtean.
Hirueletasuneko plan hau honela dago egituratua:
Euskal Herriko ikastetxeetan 1 eta 2 urteko ikasleek murgiltze osoa dute ingelesean eta euskaran, irakasteko jardunaren erdia hizkuntza bakoitzean eginaz.
Haur-Hezkuntzako 2. ziklotik Bigarren Hezkuntzarainoko ikasleen kasuan, murgiltzea ingelesean, euskaran eta gaztelanian egiten da, irakastordu kopuru berdinean. Hizkuntza hauek lantzen dira komunikazio-hizkuntza modura irakasgai ezberdinetan, irakasteko jardunaren heren bat eginaz hizkuntza bakoitzean.
Frantsesak gero eta presentzia handiagoa du. Lehen Hezkuntzan, curriculumerako edukien bidez eskolaz kanpoko orduetan eta, Bigarren Hezkuntzan, frantsesa irakasgaiaren bidez. Ikasleen arteko %60ak hautatzen du programa hau.
Gainera, gure ikastetxeek, kanpoko azterketen programa bat dute. Hauen funtzioa da ikasleek lorturiko edukiak neurtzea eta, maila ezberdinetan, titulu ofizialak lortzea.
Errioxako ikastetxeetan, Haur-hezkuntzako 1. zikloan murgiltzea berdina da, baina ingelesean eta frantsesean. Gainerako zikloetan hirueletasuna egiten da ingelesean, gaztelanian eta frantsesean.
Recent Comments